martes, 10 de mayo de 2016

Arkitektura XX.mendearen amaieran eta XXI. mendearen hasieran

Frank O Gehry


Frank Owen Gehry, Ephraim Goldberg izenez jaioa (TorontoKanada1929ko otsailaren 28a -) arkitektoa da, eskultura itxurako arkitekturaproiektatzeagatik ezaguna. Haren egitura kurbo eta bihurrituak, askotan metal islatzailez estaliak, oso ezagunak egin dira Euskal Herrian Bilboko Guggenheim Museoa eraiki zuenetik. Kanadako Toronton jaioa familia judu baten senean, Gehry Kaliforniara joan zen 17 urte zituela, eta bertan Los Angeles hirian ikasi eta arkitekturaikasketak egin zituen. Gero, hirigintza ikasi zuen Harvardeko Diseinu Eskolan. Estatu Batuetako herritar bihurtu zen eta orain Los Angelesen bizi da. Azken urte hauetan, Gehry hedabideetako ikono bihurtu da, haren eraikinak, bere etxe pribatua barne, mundu guztiko turisten jomuga bihurtuz. Gehryren estiloa Modernismo berantiarretik eratorria da, dekonstruktibistatzat joz haren egituren bihurritasun eta mugimenduak. Modernismo goiztiarra ez bezala, dekonstruktibismoak ez du adierazten gizarte ideia zehatzik (abiadura edo formen unibertsaltasuna kasu) eta ez du islatzen Modernismoaren axioma nagusia: formak funtzioa jarraitzen du. Dekonstruktibismoa, Gehryk asko garatu eta findu duena, Santa Monicako Arkitektura Eskola izenarekin ere ezagutzen da.


 Bilboko Guggenheim museo oso ospetsua izan zen. Egitura kurboa du eta metalez egindako eraikin bat da. Guztiz abstraktua da, ez duelako eraikin baten itxura. Transparentzia handia dago estruktura honetan. Barrualdean atrio zentral erraldoi bat dago eta honako hau oso garrantzitsua da, kontrukzioaren eje moduan jokatzen duelako. Hiru pisutan banatuta dago eta igogailuen bitartez edota eskaileren bitartez komunikatuta daude beraien artean. Ibaiaren ondoan kokatuta dago.


Pragako etxe dantzaria. Etxe dantzaria Txekiar Errepublikako Praga hiriaren erdigunean dagoen eraikin dekonstruktibista ospetsua da. Frank Gehry eta Vlado Milunicgaur arkitektoek diseinatu zuten. Dantzari bikote batekin duen antzekotasuna dela eta, Ginger and Fred ezizenaz ere ezaguna da. Beira, hormigoia eta altzairua erabili izan dira eraikinean. Kurbak daude eraikiean, desizozten balego bezala. Tridimentsionalitatearen efektua lortzen du eta kupula bat dago eraikin baten goiko partean, teilatua dena.

No hay comentarios:

Publicar un comentario