martes, 10 de mayo de 2016

Le Corbusier

Le Corbusier



Le Corbusier, berezko izenez Charles Edouard Jeanneret, (1887ko urriaren 6a – 1965eko abuztuaren 27a) arkitekto, hirigile, arkitektura-teoriko eta margolari suitzar-frantziarra zen. Ezaguna egin zen Nazioarteko Estiloa edo Mugimendu Modernoaren sortzaileetako bat izan zelako, Ludwig Mies van der RoheWalter Gropius eta Theo van Doesburg arkitektoekin batera. Askoren ustez, XX. mendeko arkitektorik garrantzitsuena izan zen.

Le Corbusierrentzat arkitektura modernoa hurrengo bost puntutan oinarritu behar zen:

  1. Pilotien erabilera. Hormigoizko eta altzairuzko zutabeen agerpenaren ondorioz, karga-hormen erabilerak ez zuen jada zentzurik, eta eraikinak lurretik jasota eraiki behar ziren, ahalik eta lurzoru-espazio gutxiago okupatzeko. Horrela, lurzorua libre geldituko zen, zirkulazioa eta landaredia jasotzeko.
  2. Lorategi-estalkiaren erabilera edo terraza-estalkiaren erabilera. Estalkiak laua izan behar zuen. Eraikinak zoruan okupatzen zuen berdegunea estalkian berreskuratu behar zen.
  3. Oinplano librearen erabilera. Zutabeek antzinako karga-hormak ordezkatu zituztenez, eraikinen oinplanoak malgutasunez eta askatasun osoz diseinatu zitezkeen. Barneko tabikeak funtzioaren ondorioz baino ez ziren antolatu behar.
  4. Luzekako leihoaren erabilera. Fatxadaren eta egituraren banaketaren ondorioz itxitura askatasunez diseinatu zitekeen, eta horren ondoriozko leihorik logikoena luzekakoa zen (leiho horizontala), argitasunik uniformeena ematen zuelako.
  5. Fatxada librearen erabilera. Aurreko puntuen ondorio zen. Fatxada eta egitura banatuta zeudenez, hura askatasunez diseinatu zitekeen, ia-ia margolan baten moduan.

Bost ezaugarri hauek bere arkiktetura esanguratsuenetan ikusi ahal ditugu, hala nola "La machine á habiter" edo "El modulor"



No hay comentarios:

Publicar un comentario