lunes, 25 de abril de 2016

Arkitektura eta material berriak.

Eiffel Dorrea - Gustave Eiffel

Frantziako Iraultzaren lehen mendeaurrena gogoratuz Parisen egin zen Erakusketa Unibertsitaterako, 1889.urtean. Bizkor asko hartu zuen Gustave Eiffelen dorreak ikur izaera, hala arkitektura-ingeniaritza eta industrializazioarena nola Paris hiriarena izan zen dorrea hasiera-hasieratik, ez baitzuen inolako erabilgarritasunik eskaintzen. Eztabaida handiak egon ziren horren inguruan. Burdinezko erainkina da eta oinarriko arkuak ditugu. Bestalde, eraikin haren egituran bideratu ziren dekorazio-elementu bakarrak. Dorrearen pisua lau pilaretan oinarritzen da eta dorrea geroz eta handiagoa egiten den bitartean, hauek gehiago kurbatzen dira barrualderantz. Pilare hauetatik, bi arku zirkuluerdikoak ateratzen dira, dorreari oreka emateko eraikinari. Dorrearen basea karratua da eta honetan ez daude espazio itxirik, dena kanpoan dagoelako. Hiru pisutan banatuta dago dorrea eta igogailuen bidez ahilegatu ahal zara hauetara (elementu modernoa dena) edo baita eskailerak daude. 



Cristal Palace - Joseph Paxton


Joseph Paxton lorezainak eraiki zuen, Londresen egin zen I. Nazioarteko Erakusketarako. Guztiz fabrikatu zen aurez fabrikatutako elementuekin. Garai hartan landu zitekeen beirazko orri handiena hartu zen modulutzat, halatan, bost hilabate bakarrik behar izan ziren osorik muntatzeko. Garai hartako arkitekturan horren ugari ageri ziren apainailuetatik batere ez da eraikin honetan ageri; burdina, kristala eta zurezko egiturak guztiz ezabatzen zuen gorputz itxura zuen guztia, airean ebakitzen zen espazio puruaren itxura eskainiz. Dirudienez, Prisen eskala askoz txikiagoan eraki zen "Jardin des Plantes" delakoan oinarritu zen Paxton bere lanari ekiterakoan. Cristal Palaceren moduko eraikinak bideratu ziren ondoko erakusketa unibertsal batzuetan eta arkitektura-mugimendu modernoaren aintzindaritzat hartu izan da eraikin hau.


No hay comentarios:

Publicar un comentario