miércoles, 27 de abril de 2016

Funtzionalismoaren hastapenak.

Chicagoko eskola.

Estatu Batuetako industrializazio bizi harrapariaren eraginez, modu oso azkarrean hedatu ziren hango hiriak. Igogailu modernoa asmatu zuten, burdinezko egiturarekin eta hormigoiaren erabilera bazter oro zabaldu zen, eta horrenbestez, XIX.mendearen bukaeran, lehen etxe-orratzak, apaingarri eklektiko eta historizistez beteko zirenak. Eztabaida sakon bat piztu zen arkitekturaren inguruan, dekorazio mailako gehiegikeriak eta erakusketak, fatxaden estaltzea eta historizismo-mota guztiak arbuiatzen zituztenen aldetik, eta horrenbestez sortuko zen beste arkitektura molde bat, "Chicagoko eskola", funtzioaren ondorioa forma da esakunera bilduko zuena. Eskola honen ordezkari nagusia, Louis H. Sullivan izan zen eta haren estudioan ariko zen, halaber, XX.mendeko arkitekto erabakigarrienetako bat Frank Lloyd Wright izan zen.  1863.urtean sute handi bat egon zen Chicagon eta dena erre eta hondatu zen. Hain ugaldu ziren eraikin garaiak non kale ilun izaltsuak sortu baitziren Chicagon, New Yorken eta beste metropoli amerikar batzuetan.



Chicago auditorium
Estruktura metalikoa duen eraikin bat da eta esan dezakegu, bi zatitan zatitu ahal dugula, lehenengo pisua eta lehenengo pisutik gorakoa dagoena. Lehenengo pisuan, hiru erdiko puntuko arkuak daude sarrera moduan eta harria da materiala, landuta ez dagoena. Lehenengo pisutik gora, ordena eta simetria ikusi ahal dugu, bai lehioetan bai erdi puntuko arkuetan. Teilatua laua da.

Chicago stock exchange
Estruktura metalikoa du erakin hau eta eskola honetako beste eraikinetan bezala, eraikina bitan banatu dezakegu. Lehenengo pisua eta lehenengo pisutik gora. Lehenengo pisuan erdi puntuko arku erraldoi bat ikusi ahal dugu sarrera moduan eta pixkat goraxeago, erdi puntuko arkuak daude kokatua forma ordenatu batean, simetria lantzen da. Lehenengo pisutik gora, lehioak daude eta simetria eta ordena ere lantzen da. Goiko partean, badaude zutabe txikiak dekorazio moduan eta teilatua laua da.

Home insurance eraikina
Home insurance eraikina lehenengo eraikuntza izan zen metalezko estruktura izan zuena. Altzairua, granitoa eta beste material gehiago erabili izan ziren eraikinean. Beste eraikinetan bezala, ikusi dezakegu nola eraikina bi ataletan zatitu ahalko genuke. Lehengo solairua eta lehenengo solairutik gorakoak. Lehenengo solairuan, bi ate daude eraikinera sartzeko eat orden berdina erabiltzen da, simetria. Erdi puntuko arkuak daude. Lehenengo pisutik gora, simetria eta ordena mantentzen eta lantzen da. Teilatua laua da.

Carson almazenak
Estruktura metalikoak dituen eraikin bat da, horrek ahalbidetzen du altuera handikoa izatea. Lehioak forma horizontalean kokatuta daude fatxada osotik eta kontestuan esan dudan moduan, igogailu modernoak sortuko dira. Material berriak daude honetan, hala nola, zementua. Fatxada bi aldetan banatu ahal dugu, eraikinaren basea (lehenengo pisutik behera) eta lehenengo pisutik gorakoak. Eraikinaren basean eskaparateak daude eta beste solairuak orden berdina eta simetria mantentzen dute (hau baita ikusi genuen esate baterako Pitti Jauregian). Azkenik, hamar pisu ditu eraikina eta teilatua laua da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario