viernes, 29 de abril de 2016

Modernismoa - Antonio Gaudí

Sagra Familia






31 urte zituela hartu zuen Gaudí bere gain eliza honen proiektua eta 1926an hil zen arte egin zuen hartan lan. Gaur egun ere lanean segitzen dute eliza honetan, eta asko falta da oraindik hau amaitzeko. Erlijio-garrak bultzaturik, asmo handiko proiektu bat diseinatu zuen Gaudik. Bere arabera, 18 dorre edukiko zituen elizak, baina oraingoz bakarrik zortzi baizik ez dira eraiki, launa goratu baitira transeptuaren kontrako bi fatxaden gainean. Irudimen gaudiarraren erakusgarri itzela da eliza, elkarren artetik arras urrun dauden arkitektura-estiloen moldeak daudelako (gotikoa edo tenplo hinduen arkitekturakoak, esate baterako). Nabari daiteke itxura guztiz modernoa dela, hainbat formengatik. Bestelade, Montserrateko harrizko paisaia birxiak bezala suma daitezek landare-formak, multzoan ageri direnak. Estalkietan eta haien eusten dieten zutabeetan ikus dezakegu lore eta zurtoinen itxurako formak). Dekorazio oparoa eta nabaria dago elizan eta berean ezaugarri nagusietako bat zeramikazko eta eskultura elementuak altzatzen dira batera. Harria eta adreilua erabili izan dira elizan, baita material berriak ere, hala nola, bidrioa, azeroa eta hierro. Argi naturala sartzen da hainbat lekuetatik, gehienbat lehioetatik.

Mila etxea "La Pedrera" ere deitua



Habez eta gatzari edo habe nagusiz antolaturiko barne-egitura bat sortu zuen Gaudik, etxearen barne espazioan edozein aldaketa bideratzeko modua eskain zezan eta, aldi berean, fatxada euskarri-egitekorik gabe uzteko. Harriz goratu zuten fatxada eta 'in situ' landu zituzten haren formak. Maketez baliatu ziren, fatxada osatzen zuen harri-bloke bakoitzalantzeko modu zehatza adierazteko. Horrenbestez, sortu zituzten balkoi eta galerietako uhindura horiek, etxeari halako harrizko labar itxura ematen diotenak, eta horrexegatik deitu zion jendeak etxeari La Pedrera. Xehe-xehe, artisauen moduan, landi zituzten balkoiak burdin forjatuan, landare-formak imitatuz (Sagrada Familian ere ikusi dugu landare formak ere), harrietatik sorturiko landareak balira. Forma espresionistak aitzinatzen dituen itxura eskaintzen du fatxada hau. Eraikinaren beste elementu aipagarri batzik estalkiak eta kenbideak dira, formaz guztiz apetatsuak eta azuleju-zatiz eta hautsitako beira-puskaz estaliak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario