miércoles, 27 de abril de 2016

XIX.mendeko hirigintza

Haussmann plana Parisen.




XIX. mendean, Erdi Arokoa zen Europako hiri gehienetako trazatua, kale estu bihurriz osatua. 1848ko iraultza burgesaren ondoren batez ere, hiri-egiturak eraberritu premia galendu zen Europako hiri zaharkitu askotan, eta aldaketarako egokieran zegoen Paris II. inperioaren garaian. Demografia hazkundea oso altua zegoenez, industria iraultza sendoa, kolonialismoaren gorakadaren ondorioz Haussmann planari ekin zioten, Napoleon III.aren aginduz. Zirkulazioa lehenetsi nahi zuen eta bide zuzen, zabal eta luzeak ireki. Horrela, auzoen arteko komunikazioa ziurtatzearren, bulebar eta kale handi eta zabalak ireki ziren, eta horretarako lehengo eraikinak eraitsi behar ziren. Estilo eklektikoko eraikin handi dotoreak jasoko ziren alboetan. Emaitza eztabaidagarria zen gizartearen aldetik. Etxetik bota zituzten eta rz zuten auzo berrietara itzultzeko aukerarik izan, goi eta erdi klaseetako jendeak okupatu baitzituzten. Zentrotik urrunago zeuden auzoetan babestu ziren, eraikin askoz xuhumeagoetan egokituz. Ordutik aurrera, askotan imitatu zen Parisko plan eta eredu berria, hiri handiek XIX.mendean egitura mailan bideratuko zituzten aldaketak. Espainian esate baterako, Bartzelonako hiri plana, Ildefondo Cerdak 1860. urtean diseinatu zuena.

No hay comentarios:

Publicar un comentario