lunes, 25 de abril de 2016

Tendentzia historikoak eta eklektikoak.

Parlamentu Britaniarra - Barry eta Pugin






Lehen Westminster jauregia zena, 1834 urtean su hartu zuen, zehazki Urriak 16. Parlamentu berriaren berreraikuntzan, aukera handia izan zen estilo gotikoa zeukan parlamentua, estilo ingeles nazionala egiteko. Lehiaketan ezarri zen parlamentua estilo gotikokoa izan beharko zela edo isabelinoa, eta koherentzia handikoa. Ingalaterran auge neogotikoa hasi zen eta hau zen monarkiak erabilitako "hizkuntza" bere eraikuntza hobeenak eraikitzeko. Frantzian, berriz, arrakasta handia lortu zuen neoklasizismoa. Barry eta Pugin izan ziren diseinatu eta eraiki zuten bi pertsonak. Ingalaterrako parlamentua eraikun multzo handi bat da oinplanta errektangeluarra duena (bigarren argazkian ikusi ahal den moduan) eta honek XI. mendeko nabe isabelina bat du. Eraikuntza hau oktogono zentral baten inguruan antolatuta dago eta hau 'Cámara de los Lores' eta 'Cámara de los Comunes' konektatzen ditu. Simetria handia dago eraikuntza osoaren inguruan, baina simetria hori apurtzen duen gauza bakarra Big Ben erlojua eta 'torre de la Reina Victoria' dira. Erregulartasun eta simetria hau eraikuntza klasikoa bihurtzen dute, Pugin berberak grekoa deitu zuen toke gotiko batzuekin. Eraikin honetan erabilitako materialak adreilua eta harria dira. Eraikuntza honako fatxada hiru pisukoa da eta dekorazio oparokoa da, gainera ordena, simetria.. erabiltzen da. Eraikin hau hainbat ataletan sailkatzen da: manposterian, dorreetan, barrualdean eta JARDIN.


Brightongo Errege Pabiloia - Nash


Eraikuntza hau erremoldaketa bat izan zen, lehen erresidentzia bat zen Henry Holland eraikitakoa eta Josh Nashek berreraiki zuen. Brightongo Errege Pabiloia itxura orientala duen eraikuntza bat da baina oso heterogeneoa ere. Honetan hainbat elementu nahasten dira, hala nola, elementu txinatarrak, elementu musulmanak eta influentzia handia du elementu hinduetan, baina konkretuki tendentzia hindomusulmana. Gainera, estilo hay ikusi ahal dezakegu Indiako Taj-Mahalean. Errege Pabiloioan nabarmentzen dira hainbat kupuluetaz osatuta dagoela. Dekorazioa oparoa da, bat kanpoaldetik bain barrualdetik. Elementu formal bezala zutabeak ikusi ahal ditugu eta materiala harria eta harlandua da. Farolillo bezalako batzuk ere daude eta hauek elementu txinatar bezala kokatuta daude. Barrualdean, lehen esan dudan moduan dekorazioa oparoa da, oso exotikoa.

Parisko Opera - Garnier


Parisko opera arkitektura ekletikoaren adibide esanguratsuena da, II. inperioko gizarte burges aseak eginiko eskaerari erantzunik, estilo neobarrokoan lando zen eraikin hau. Garai hartako publiko burgesaren nahiak bete-betean ase zituen irudi hanpatu arrandiatsua eskaini zuen arkitekturaren aldetik dekorazio, material eta estaldura mota askoren bilduma den eraikin honek. Opera honek, elementu formal bezala zutabeak erabiltzen ditu, konkretuki zutaba korintiarrak. Baita taulamendua dago, friso eta erlaitzarekin. Erdi puntuko arkuak nabarmenak dira beheko partean eta ordena, simetria nabargarria da. Eskulturak eta kolore doratuak Garnierrek erabiltzen ditu dekorazio moduan eraikinarik goiko aldean. Lehenengo pisuan kolumnata oso handia dago eta Louvre museoari erreferentzia handia egiten dio. Bigarren pisuan badaude zutabeak eta hauek binaka daude kokatuta, hauetan polikromia dago. Kupularen erdialdean, goiko aldean, Apoloren eskultura bat dago kokatuta eta Apolok lira darama bere eskuetan, gainera kupula horretan auditorioa dago. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario