miércoles, 27 de abril de 2016

Arkitektura eta urbanismoa Euskal Herrian

Artzain Onaren katedrala



Neogotikoa. Oinplanta latin gurutzeduna duen katedrala da eta hiru habearte ditu, gurutze gangaz estalita daudenak. Beira-lehioak ageri dira eta hiru nabetan banatuta dago. Hala eta guztiz ere, eliza gotikoen berezko atal batzuk falta zaizkio, hala nola girola eta oinaldeko bi dorreak, bakarra dago eta. Gezi zorrotz batek areagotzen du eliza honen irudiaren bertikaltasuna. Bi errosetoi agertzen dira.



Donostiako udaletxea



1883. urtean hasi ziren eraikitzen eta 1887. urtean zabaldu zen. Kasino moduan egon zen baina itxi zuten. Luis Aladren eta Adolfo Morales de los Rios izan ziren eraikin honen arkitektuak. Eklektikoa da dekorazioa eta estaldura arrandiatsuak bideratu zituztelako arkitekto hauek, aurreko estilo batzuk bideratu zituztelako, hala nola, errenazimentukoa, aro barrokokoa eta XIX. mendeko neoklasizismoko formak. Girlanda, atlante, kariatide eta beste elementu askoz hornituriko dekorazio askotan gehiegizko baten eskutik. Forma musulmanak ere agertzen dira, barne-areton dekorazioan nagusiki. Hiru ate daude aurrekaldean, tripatitoa dela esan dezakegu. Bi dorre daude oinplano karratukoa.

Bizkaiko aldundiaren jauregia



1900.urteko eraikin bat da eta Luis Aladren izan zen eraikin hau egin zuena. Donostiako egungo Udaletxearen antzera, estilo eklektikoan eraiki zuten jauregi hau. Donostiako Kasinoaren itxura arin samarraren aldean, fintasunik gabeko harri-masa kubiko erraldoi astuna da Bilboko hau, bere botere handiaren irudia eskaini nahi duen burgesia baten gustuaren edo gustu txarraren adibidea da. Hormek behealdeko bi oinetan ageri dute kuxin-estalkidur, ez du multzoaren irudi ezin astunagoa arintzerik lortzen, areago dekorazioa ere gehiegian bideratu zen. Barrualdean hainbat moldetako estiloak eta materialak daude, marmola esate baterako. Beira-lehio handi bat nabarmentzen da mailadi erraldoi baten buruan: Bakea, Industria, Merkataritza, Itsasketa, Arrantza, Laborantza, Erlijioa eta Jakintza ageri dira hartan. 
Gasteizko Arte Ederren museoa.




1912an eraikitako eraikina da. Estilo eklektikoan eraiki zuten honako museo hau ere. Oinplano karratukoa da eta erdi puntuko arku hiru daude atean. Ate bakarrekoa da eta balko handi bat dago honen gainean. Harria da erabilitako materiala eta honetan beste garaiko estilo batzuk erabili izan dira. Dekorazio handia dago, batik bat eraikinarik goiko partean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario