miércoles, 27 de abril de 2016

Arkitektura eta urbanismoa Euskal Herrian

Artzain Onaren katedrala



Neogotikoa. Oinplanta latin gurutzeduna duen katedrala da eta hiru habearte ditu, gurutze gangaz estalita daudenak. Beira-lehioak ageri dira eta hiru nabetan banatuta dago. Hala eta guztiz ere, eliza gotikoen berezko atal batzuk falta zaizkio, hala nola girola eta oinaldeko bi dorreak, bakarra dago eta. Gezi zorrotz batek areagotzen du eliza honen irudiaren bertikaltasuna. Bi errosetoi agertzen dira.

XIX.mendeko hirigintza

Haussmann plana Parisen.

Funtzionalismoaren hastapenak.

Chicagoko eskola.

Estatu Batuetako industrializazio bizi harrapariaren eraginez, modu oso azkarrean hedatu ziren hango hiriak. Igogailu modernoa asmatu zuten, burdinezko egiturarekin eta hormigoiaren erabilera bazter oro zabaldu zen, eta horrenbestez, XIX.mendearen bukaeran, lehen etxe-orratzak, apaingarri eklektiko eta historizistez beteko zirenak. Eztabaida sakon bat piztu zen arkitekturaren inguruan, dekorazio mailako gehiegikeriak eta erakusketak, fatxaden estaltzea eta historizismo-mota guztiak arbuiatzen zituztenen aldetik, eta horrenbestez sortuko zen beste arkitektura molde bat, "Chicagoko eskola", funtzioaren ondorioa forma da esakunera bilduko zuena. Eskola honen ordezkari nagusia, Louis H. Sullivan izan zen eta haren estudioan ariko zen, halaber, XX.mendeko arkitekto erabakigarrienetako bat Frank Lloyd Wright izan zen.  1863.urtean sute handi bat egon zen Chicagon eta dena erre eta hondatu zen. Hain ugaldu ziren eraikin garaiak non kale ilun izaltsuak sortu baitziren Chicagon, New Yorken eta beste metropoli amerikar batzuetan.